Abeslariak

Pazos Martín, Ángel

1969an Irunen jaiotako tenore gipuzkoarra.

Baionako eta Bordeleko kontserbatorioetan ikasi zuen eta urrezko domina lortu zuen goi mailako kantu ikastaroan. Ondoren, Marseillako Gizarteratzeko Zentro Nazionalean (CNIPAL) perfekzionatu zen 1996-97 denboraldian, eta Dusseldorfeko Opera Studion 1997-98 denboraldian.

Cosenza, Irun eta Errioxako Nazioarteko Kantu Lehiaketetan saritua izan da.

1991n bakarlari gisa egin zituen lehen emanaldiak, Tanttaka antzerki taldearen Flaminio de Pergolesi eta Hänsel y Grettel de Hümperdinck ekoizpenetan parte hartu zuenean. 1992an Bordeleko Operako Antzoki Handiko Abesbatzan sartu zen eta 1996ra arte parte hartu zuen.

Besteak beste, Marsella, Bilbo, Euskadi, Solingen, Milango Verdi, Bielorrusiako Nazionala, Filarmonía Veneta, Niza, Baiona, Frantziako Guardia Errepublikanoa eta Parisko Colonne Orkestrekin abestu du, Milango Auditorioa, Parisko Teatro de los Campos Elíseos