Espainiar itsasgizona eta militarra. Cadizen jaio zen 1812ko uztailaren 7an eta Madrilen hil zen 1890eko azaroaren 7an.
El Ferrol, Cartagena eta Cadizko departamentuetako kapitain nagusia izan zen. Bi aldiz hartu zuen Itsas Armadako ministro eta Senatuko presidente kargua. Lehen Karlistadan Kantauriko itsas indarretan egon zen eta Pasaiako harreran (1836ko martxoaren 28an), Hondarribikoan (uztailaren 11n eta 12an) eta Bilboko hirugarren setioan parte hartu zuen.