Pastoralak

Pastorala

Garbi dago drama genero hau ezin izan dela mantendu berehala hasiera-hasietatik gaur arte. Ezin besteko bilakaera gertatu da nabaritzen dena, lehenik eta behin, antzezko gaien aukeraketan. Libretoen datak ez badute baieztatzen ere, kontuan izan behar dugu askotan aurreko eskuizkribuen kopiak direla eta garai desberdinetan bildumara birbatzen direla. Alde honetatik, Txomin Peillenek (Euskera, 1981) funtsezko lau mugarri proposatzen ditu: Bibliako segidari  lotuta daudenak eta hagiografikoak (XVI. eta XVII. mendeak) “colportage” (1), batez ere abentura eleberri edo “romans”, liburuen hedapenari dagokiona (XVII. eta XVIII. mendeak), Frantziako historiako gaiak (XIX. mendea) eta, azkenik, mende honetako antzezpenak (“sujets” edo gai euskaldunak).

Beñat Oihartzabalek, gaietan baino gehiago antzezpen eratan erreparatuz, eta Charlemagne (Anuario del Seminario Julio de Urquijo, 1988 eta hurrengoak) pastoralaz berak eginiko ikerketan oinarrituz, XVIII. mendea proposatzen du antzezpen moduak finkatzen eta kodatzen hasi zen sasoi gisa. Jada ez litzateke soilik historia bat antzeztea baizik eta hau behar bezala egitea, luzeago edo motzago den tradizio baten arabera.  Horrela, poliki-poliki, zenbait elementu (lehendabizi gatazkak, geroago dantza eta satanen rola, eta abar) ezinbestekoak bihurtzen dira eta betiko pastoralaren kodearen egitura osatzen dute.

Historiak eskatzen dituen leku dramatiko guztietako antzeztoki edo eszenatoki bakarraz baliatuko dira. Geroago antzezleak iristeko zalditeria erabiltzeari utzi zitzaion eta ikusleek teatroaren aurreko aldean jartzen dira, hau itxiz eta egun duen itxura hartuz. Aurrerago, ikuskizunaren luzapena laburtzen da eta Bigarren Mundu Gerra ondoren ez dute hiru edo lau ordu baino gehiago iraungo. Beste berrikuntza modernoak pastorala eszenetan (“jelkhaldiak”) banatzea da, artalde baten agerpena nahiz eta ez izan zerikusirik gaiarekin, “trapa” jartzea, hau da ,satanek hildako turkoak “infernura bidaltzeko” erabiliko duten zuloa, mota guztietako kantak antzezpenaren zehar eta lanaren libretoa inprimatzea ikusleek errazago jarraitu dezaten. Azkenik egilearen figurak izan duen aldaketa azpimarratu behar dugu.

Mende erditik beste “errejent” edo eszena zuzendari baten agindupean antzeztuko den lanak idazten dituzten egileak ditugu. “Koblakaria” eta “pastolier”  izan zen Pierre Bordazaharre da berrikuntza honen aitzindaria eta pastoraletan euskal gaiak erabiltzearena ere- Etxahun, Matalaz, Bereterretx,  Santxo Azkarra, Trevilleko Kondea, Kanboko Txikia. Jarraitzaileak izan ditu Junes Casenave, Jean Louis Davant eta beste batzuk hala nola Battita Urruty.

  1. Frantzes hitza. Atez- ate banatzen (edo saltzen) diren idazkiei dagokio.
  2. Honela deritza Frantzian XVIII. eta XIX. mendeetan argitaratutako liburuxka txiki eta merkeei, herri masarentzat eginak. Gaztelaniazko “folletin” liburuxken parekoa.
  3. Gazteleraz discalia; frantsesez dyscalie.