Pastoralak

Pastorala

Pastoralen egileak ziren (egokitzaileak eta eszena zuzendariak aldi berean) herri teatroaren tradizioa eusteko ardura zutenak. Hainbat lanbidetakoak (nekazariak, zapatariak, maisuak, eta abar) bere aurrekoetatik jasotako ohitura bati jarraipena ematen zioten eta, bertsolarien artean bezala, familia berean bat baino gehiago topatu ditzakegu. Nolabaiteko kultura maila zuten pertsonak ziren zeren irakurtzen eta idazten bazekiten populazioaren gehiengoa analfabetoa zen garaian. Georges Hérellek XVIII. XIX. eta XX. mendeko hirurogeitahamabost egile inguruko zerrenda bat osatu zuen. Emankorrenak nabarmenduko ditugu: XVIII. mendean, Sarrikotako (Charritte) Bernard Etchebarne, Atharratzeko Agie (Michel eta Xahok aitatua) eta Garindaineko Jean Mecol Igoa. XIX. mendean Jean Mecol II., Atharratzeko Jean-Pierre eta Jean- Baptiste Saffores, Uhartehiriko Jakes Oihenarte, Eretako Pée-Labordetarrak, eta Sohütako (Chéraute) Jean-Pierre Héguiaphal Igoa. XX. mendean Atharratzeko Jean Aguer, Piarre Salaber, Jean-Piene Héguiaphal II eta Marcelin Héguiapahal.