Tradizioz izen hori ematen zioten Inauterien aurreko ostegunari Ataunen (Gipuzkoa). Egun horretan, haur-taldeak etxez etxe ibiltzen ziren urdaiazpikoa, txorizoak eta arrautzak eskatzen. Taldeko batek burruntzia eramaten zuen, eta bertan zartatuta garraiatzen zituzten urdaiazpiko-xerrak eta txorizoak. Beste batek saski bat zeraman, arrautzak gordetzeko. Ate bakoitzean, honako hau kantatzen zuten:
Otsabilko, otsabilko,
Ni basoan jûn da otso aundi'at ekariko, ekariko
Nei lukaika mutur bat emate'ez dîñat
Tripati aurea burruntzie sartuko, sartuko
