Errekalde Zarra
Larraulen 1803an jaiotako bertsolaria, baina Zizurkilen bizi izandakoa, Errekalde baserrian. Zizurkilen hil zen 1883an.
Otañotarren bertso dinastiaren sortzailea, Jose Bernardo Otañoren aita eta Pedro Maria Otañoren aitona zen. "Errekalde Zarra"-ren ekoizpenetik ahapaldi batzuk baino ez zaizkigu iritsi.