Baria
Bertsolari gipuzkoarra, 1842ko urriaren 12an Zizurkilgo Errekalde baserrian jaioa. 1912ko urtarrilaren 8an hil zen.
Bertsolari dinastia bateko kidea, Pedro Otañoren semea eta Pedro Mari Otañoren osaba. Jende aurrean dezente aritu zen, baina ez dira bere bertso asko geratu, bertso-paper batzuk izan ezik.
