XVII. mendeko eskultorea, Gipuzkoan jaioa eta Esteban de Ostiza eskultorearen aita. 1593an Zumaiako (Gipuzkoa) aldare nagusiko sagrarioa egin zuen, 1606an Donostiako Santa Maria elizako pulpiturako tornavoz-a. Hondarribiko erretaulan parte hartu zuen, Juan de Iriarteren ondoren.
