Eskultoreak

Iriarte, Juanes de

XVI. mendeko eskultorea, Altsasun (Nafarroa) jaioa.

1583 inguruan Bizkaian bizitu zen eta aurrerago, 1590ean, Donostian. Ambrosio de Bengoechearekin egin zuen lan Donostiako San Bizente elizako erretaulan. Hondarribiko erretaula nagusiaren eta Oiartzungo (Gipuzkoa) Santa Katalina aldarearen egilea da.

Erref.: Arrazola: El Renacimiento en Guipúzcoa, II. liburukia, 405. or., 614; C. Aznar: El Escultor Juan de Ancheta. 73. or.