Pintoreak

Ortiz Estévez, José María (2007ko bertsioa)

1937an Gironan jaiotako margolaria. 1960an Los Diez Erakusketan parte hartu zuen, Donostian. 1979an, Wiesbaden-Donostia erakusketarako hautatu zuten. Eusko Jaurlaritzaren beka. Liburuak ilustratzen ditu Europako eta Amerikako argitalpenetarako. Donostian bizi da.

Jose Maria Ortiz Estévez Donostian hil zen, 2007ko azaroaren 19an, 70 urte zituela.