Pintoreak

Ortiz Estévez, José María

Pintore, grabatzaile eta ilustratzailea. 1937ko martxoaren 11n jaio zen Gironan eta 2007ko azaroaren 19an Donostian zendu zen.

"Los Once" taldeko kidea izan zen, abangoardiako artearekin lotzen diren pintore gipuzkoarrak biltzen dituena.

Europan barna bidaiatu zuen eta Parisen eta Korsikan bizi izan zen. Frantziako hiriburuan Beaux Arts akademian aritu zen ikasten. Hamasei urte eman zituen Ibizan bizitzen eta pintura-jarduna jorratzen. Hala, bakarkako zenbait erakusketa egin zituen Bartzelona, Madril, Balear Uharteak edota Gipuzkoan.

Bartzelonan grabatu-ikasketak egin zituen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat jasota, aerografia eta ordenagailuz lagunduriko pintura jorratu zituen Londres eta Parisen. Gainera, Donostiako Udalak beste beka bat eman zion eta, hari esker, Parisen lan egin zuen Hayter eta Milzstaeiin, Caparroso eta Lodgeren grabatu-tailerrean.

Donostiara itzulita bere obra hainbat erakusketatan agertzen zen oraindik. Altxerri Galeriako Gipuzkoako taldeko kide izan zen, eta Seny y Percha Galeriako artisten funtsean ere parte hartu zuen.

Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta grabatu-ikastaro laburrak eman zituen eta baita Errenteriako Xenpelar Arte Plastikoen Tailerrean ere.

Liburu eta argitalpen askotan irudiak egin zituen, esate baterako, "Irakurmendi" euskarazko kontakizun-bilduman (Elkarlanenan argitaletxea).


Art Aretoa

Bere obraren lagin bat Euskonews aldizkariaren 115 zenbakiko Art Aretoa atalean ikusi ahal da.