Arkitektura

Ortiz de Molinillo de Velasco-ren Dorrea eta jauregia

Artziniegako (Araba) dorre dotorea, XVI. mende bukaeran egina. Diego Ortiz de Molinillo Velasco-k berau eraikitzea agindu zuen, Artziniegako alkate nagusia eta bertako gotorlekuko alkaideak alegia.

Harri-hormaz eginiko eraikina da eta harlanduzko lan esanguratsua dauka angelu eta baoetan, hiru armarri ere agerian daudelarik: Molinillos, Molinillos de Velasco eta inguruko leinuen armarria. Planta karratua dauka. Bost solairu ditu eta molduraz eratutako erlaitza dauka. Lau isurialdeko teilatua ere badauka. Altuera alde batera utzita, dorreak ez dauka bere izaera belikoa gogora ekartzen duen babeserako osagairik. Berez, jauregi antzeko eraikina litzateke, leihoen kopuruak eta tamainak agerian uzten duen bezala.

Gainera, Errenazimendu garaiko ateburua dauka: arkuduna, bi zutabeak alboetan eta goiburuan triangelu itxurazko horma, bertuteen hiru irudi landuak agerian daudelarik. Mendebaldean hiru solairuko jauregi barrokoa daude erantsia, bao angeluzuzenekin eta aurreko eta atzeko fatxadan bi armarri barroko ikusgarriekin.