Albaitariak

Oñatibia Audela, Jose

Albaitari gipuzkoarra. Oiartzun, 1913-04-30, Caracas, 1962-02-28.

Bere lizentziatura Zaragozako Unibertsitateko Albaitaritza Eskola Gorenean lortu zuen.

Garria Merino, Arilla, Urkaregi, Agirregoitia, Barañano, Urrutxua, Dorronsorotarrak, Pujol aiztak, Barandiaran eta Estornes Lasa anaiekin batera lehendabiziko unetik, txistulari eta dantzari bezala, Zaragozako Eusko Ikasleak-Estudiantes Vascos taldeko kidea izan zen. 1933. urte inguruan Isaban, (Nafarroa), dantzari talde bat prestatu zuen. Urte betean Betelun albaitari kliniko bezala jardun zuen. 1936ko gudaren hasieran Frantziara joan zen. Parisen txistulari, dantzari eta abeslari bezala jardun zuen Eusko Jaurlaritzak atzerrian sortako Eresoinka taldean. Parisetik 30 km. ingurura aipatutako erakundearekin biziz Pasteur Institutura egunero joaten zen eta bertan Bakteriologia ikasketak egin zituen. Ikasketa horiek Venezuelako Nekazaritza Ministerioak kontratatzeko balio izan zioten eta erakunde horretan lan egin zuen 1962an bere heriotza izan zen arte. Venezuelan izan zuen bizitza, bere Jon anaiak bezala, Neke eta Poz. Erbesteratu baten oroitzapenak liburuan, Donostia, 1983, azaltzen dira. Migel Pelay Orozkoren hitzaurrea Jon eta Joxe Oñatibiaren biografiak osatzen lagungarri da.