Abesbatzak

Eresoinka

1937an Saran, Lapurdin erbesteratutako 110 euskal artistez osatutako koru talde mistoa. Bertako zuzendaria euskal artista nabarmenetakoa izan zen, Gabriel de Olaizola jauna. Berak, sortu berria zen entitateari, Donostiako "Eusko-Abesbatza" orfeoi ospetsutik elementu asko ekarri zituen, bere zuzendari dohain itzelez gain.

Bere lanean José de Echave (zuzendariordea), Uruñuela, Valdés, Enrique Jordá Gallastegui (zuzendaria) eta Manu Sota (koreografoa) bezalako gizatalde aipagarri baten laguntza izan zuen. Bere lehen jira artistikoari 1937ko abenduan ekin zion Pariseko Pleyel aretoan, bertan ospatutako antzezpenean 100 artistak baino gehiagok parte hartu zutelarik. Errepertorioan, Aita Donostiak, Guridik, Usandizagak, Uruñuelak, Almandozek, Olaizolak, Valdések, Goicoecheak eta Gallásteguik parte hartu zuten besteak beste, halaber, Eropako autore moderno eta antzinagokoek ere izan zuten partaidetza, horien artean, Prés, Jannequin, Anchieta, e.a.

Koru ekitaldia, antzerki eszena laburrekin, orkestraz lagundutako dantzekin eta herrialdeko pintore onenek (Arteta, Arrúe, Urcelay, Tallaeche, Aranoa edo Gazala, besteak beste) diseinatutako dekoratu eta jantziekin tartekatu zen. Ondoren Amsterdam, Brusela, London, Haga, Rotterdam, Hilversum eta Europako beste hiri handi batzuetan aritu zen eta arrakasta itzela lortu zuen publikoarengan eta kritikarengan. Horien artean, hurrengo aipamenak bereizten ditugu: "edertasun hutsa eta egiazkoa, inolako betelanik nahasi gabe, batua, bikaina, arraza dohatsu honen itxura zehatzarekin (F. Schmitt. Le Tempsu)..."Bere osotasunean Euskal arima eta izaera presente dago. Hain da bitxia ezen ezin baitu parekorik (Warnod. Le Figaro)"... "zoazte euskaldunak ikustera eta behingoz edertasun osoaren ezagutza izango duzue, arte folklorikoaren benetako edertasunaren ezagutza. (Boulos Ce Soir) "Arte hutsa, ezinbestekoa, herri osasuntsu batetik eratortzen dena, edertasunarekin eta askatasunarekin maitemindurik dagoena (El pueblo de Bruselas)"... 1967an "Eresoinka" koruak Baionan disko bat argitaratu zuen, bertan bere errepertorioko euskal abesti hautatuena biltzen da ahalik eta 1939an desagertu zen arte.