1918an Donostian jaiotako politikari gipuzkoarra. Batxilergoa eta humanitateak ikasi zituen Ustaritzeko (Lapurdi) Saint-François Xavier ikastetxean. 1936ko gerra hasi zenean, bando frankistan borrokatu zuen, Nafarroako Bosgarren Mailan. Gipuzkoako Enpresarien Kontseiluko presidentea izan zen 1966-1967 bitartean, eta Udal Aurrezki Kutxako presidentea eta Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialeko kontseilaria. Politikari gisa Donostiako alkate izan zen 1968tik 1969ra eta Gipuzkoako diputatu probintziala 1967-1971 artean.
Aldi berean, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako presidentea ere izan zen. Halaber, Gipuzkoako Arte Grafikoetako Enpresarien Elkarte Sindikaleko lehendakari gisa, prokuradorea izan zen Gorteetan X. Legegintzaldiko kide gisa, Kanpo Arazoetarako Batzordera atxikita.
