Sailkatu gabe

MUJER (SOCIOLOGÍA: SITUACIÓN DE LA MUJER EN EUSKADI)

Laura Mintegi. Laura Mintegi, escritora, opina sobre la marginación de la mujer en la cultura vasca:

G. Zergaitik dago hain emakume gutxi euskal literaturan?
E. Nik uste dut bi faktore dela hor. Alde batetik, munduko literatura guztietan emakume gutxi dago baldintza sozioekonomikoengatik, baina batez ere hezkuntzako baldintzak. Emakumeak ez dira hezi iniziatibak hartzeko, kaleratzeko, emakumeoi beti kostatu izan zaigu gehiago agerpen publikoak egitea eta inseguritatea barneratuagoa daukagu gizonezkoek baino. Euskal Herrian konkretuki beste faktore batzu ematen dira. Euskal kultura Elizaren pean egon da. Euskal kultura egon denez beti oso zapalduta, eta Eliza zen autonomia gehien zeukana, orduan Elizaren inguruan, eta batez ere, seminario eta fraileen inguruan egin denez euskal kultura, hainbat jende euskaldundu edo euskal zaletu da Elizaren inguruan. Emakumeok ez dugu eduki ingurune hori, zeren eliza maskulinoa izan da eta da. Gero, beste alde batetik, literaturaren beste arlo inportante bat izan da ahozko literatura eta bertsoak tabemetan ela botatzen ziren. Emakumeak transmititzen zuen kultura hori, baina etxean, etxearen ingurunean. Orduan guk bi barrera apurto behar izan ditugu: ohizkoa, gizartearena ela kulturaren barruan ahotsa hartzea. (HABE n.° 109, 1987 ko maiatzak 15).