Txileko gobernadorea 1646an. Ordiziakoa (Gipuzkoa) zen jaiotzez. Diziplina berrezarri zuen armadan eta ustelkeria administratiboaren aurka borrokatu zen. Klase apalen alde egin zuen, zerga batzuk kenduz eta zaldi-aziendaren hazkuntza babestuz. Itata, Maule eta Colchaguako herrien sorrera proiektatu zuen. 1647ko maiatzaren 13ko lurrikarak suntsitutako Txileko Santiago berreraiki zuen. Santiagon hil zen 1649ko apirilean. Santiagoko Zalduna (1646).
