Literatoak

Mugertza Imaz, Esther

Euskarazko idazlea, Hernanin (Gipuzkoa) 1967an jaioa.

Euskal Filologian lizentziatua. Amaia Elosegirekin batera Txirringaren aienean liburua kaleratu zuen (Edit. Txalaparta, 1998), Turkiatik Myanmarrera bizikletaz egin zuten bidaia kontatzen zen bertan. Mendi eta bizikleta zale amorratua, Pirinioetan, Alpeetan, Atlasen, Korsikan, Mexikon eta Himalaian ibili da. Bizikletan Jugoslavia, Bretainia, Holanda, Kuba eta Asiako hainbat nazioetako lekuak zeharkatu ditu. 1992tik Nafarroako Malerreka eskualdeko Euskara Zerbitzuko teknikaria da.