1966an Tolosan (Gipuzkoa) jaiotako idazlea.
Heziketa Fisikoan eta Informazio Zientzietan lizentziaduna. Batxilergoko institutuko irakaslea da Nafarroan eta mendi eta bizikleta zale amorratua. Yoga klaseak ere ematen ditu.
1995ean, Mikel Elosegi eta Ramon Garaterekin batera, Ibiltari argitaratu zuen, oinezko ibilbide luzeak prestatzeko gida.
Bere esperientziari buruz idatzi du hainbat lekutan ibiliz. Horrela, Txirringaren aienean (Txalaparta, 1998) bidaia-liburua idatzi zuen Esther Mugertzarekin batera, eta bertan Turkiatik abiatuta Asian zehar bizikletaz egindako bidaia bat kontatzen zen. Asiakleta (Erein, 2000) ere argitaratzen du, gai berari buruz.
Haren beste lan batzuk dira Oinez, Bizikletaz, Zaldiz (Nafarroako Gobernua, 2002) eta Miradas de mujer = Emakume begiradak (2002). Artikulugilea Argia, Emakunde, Pyrenaica eta Ipurbeltz aldizkarietan.
- Euskal Idazleen Elkartea [Web]. Amaia Elosegi Urteaga. [Kontsulta data: 28-05-2013].
