Konposatzaileak

Moyua Mazarredo, María Antonia

XVIII. mende bukaerako musikari eta konpositore gipuzkoarra. 1757an jaio zen Bergaran

Roque Javier de Moyua, Rocaverdeko markesaren alaba. Jose de Mazarredo eta Cortazar almirantearekin ezkondu zen. Bilbon bizi izan ziren eta Ilustrazio garaian bere etxea Bizkaiko hiriburuko leku aukeratutakoa izan zen. Zortziko eta herri-gaien egilea da. Francisco de Goyak margotua izan zen.

Haurra zela, Peñafloridaren El borracho burlado opera antzezlanan parte hartu zuen. Proba zehatzik egon ez arren, 1813an Parisen Peñafloridaren zortziko batekin batera argitara emaniko Zorzico / Chanson et Danse Biscaiene / Composée par Mme. Mazarredo lanaren egilea dela kontsideratu da. Peñafloridarekin musika erlazio bat mantendu zuen.

AMA

MIE

  • BAGÜÉS, J: La Ilustración Musical en el País Vasco (I) (101-102 orr.). Donostia: EHAE, 1990.
  • ERESBIL: Euskal musika-partiturak: Katalogoa. Kontsulta Eresbilen

MIE