Rocaverdeko markesaren III.
XVIII. mendeko gipuzkoar nortasuna. Bergaran 1731n jaioa, 1805ean hila.
Musikaria eta konpositorea. 1748an Madrilgo Nobleen Errege Seminarioan sartu zen. Karrera militarra politikaren bidetik utzi zuen, 1756an Bergarako alkate eta 1757an eta 1759an Gipuzkoako ahaldun nagusi izatera iritsiz. Ana Josefa Mazarredo Gortazarrekin ezkondu zen 1739an. Biolinista eta Bergarako Eskola Partikularreko musika irakaslea izan zen 1767an, eta seguruenik Batzar Nagusietako musika akademietan parte hartu zuen. Arana Martijaren arabera, gainera, kontzertuak eman zituen bere etxean bertan, Donostian. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko eta bertako nekazaritza batzordeko kide; 1780tik Elkarteko idazkariorde eta artxibozain. Orkestra bateko kide izan zen Peñafloridako kondearekin batera. Ilustrazioko pertsonaia nabarmenetako bat izan zen Gipuzkoan.
- VIDAL-ABARCA, J. "Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko tituludun noblezia". Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Historiari buruzko II. Mintegian (pp. 536-537). Donostia: RSBAP, 1989.
- BAGÜÉS, J. Ilustrazio Musikala Euskal Herrian (I) (p. 100). Donostia: RSBAP, 1990.
