Literatoak

Manterola Urigoitia, Gabriel

Gama, Argizale, Mitarga, Urigoitia, Gabriel, Mikel Goituria.

Euskal idazlea. 1890eko martxoaren 18an Zeanurin jaioa, Zeanurin hil zen 1977an.

Vitoria-Gasteizko (Araba-Alava) seminarioan eliza-ikasketak egiten ditu. 1915 eta 1937 bitartean Eibarren apaiz-lagunkidea eta kapilaua da.

1916 eta 1932 urte bitartean "Jaungoiko-Zale"n lankide da eta 1936ra arte "Ekin"en, eta "Yakintza"n, "Zeruko- Argia"n, "Redención"en ere. 1919an Bizkaitik Euskaltzaindiako kide urgazle eta 1968an ohorezko kide.

1921ean olerki-sorta den Goi-izpiak deritzona argitaratzen du; 1922an Euskal Egunetako Itzaldia, Durangon. 1925ean Santuen bizitza laburrak; Ipuintxoak (Schmid-ek itzulia) 1929an. 1937 eta 1948 bitartean Ingalaterran bizi da, azken urte horretan Zeanuriko abade-laguntzaile gisa etorriz.

1950ean J. frantsesetik itzulitako Leclercq-en La Vida de Cristo, su Iglesia y los Cristianos, (lau argitalpen) argitaratzen du eta egile beraren La Enseñanza de la Moral Cristiana 1952an. Urte horretan eta hurrengoan El Hombre nuevo, Cristianismos y Cristianismo, Doctrina espiritual de D. Mavrrion o Fenómenos físicos del misticismo bezalako erlijio gaiak frantsesetik itzuli zituen.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Gabirel Manterolari buruz.