Instrumentugilea

Leturia, Juan Lino

Antzuolan jaiotako organista gipuzkoarra. Jaioterrian hil zen 1890ean.

Zumarragan garatu zuen bere musika jardueraren zati handi bat, parrokiako organista eta herriko Musika Bandako lehen zuzendaria izan zelarik. Era berean, herriko Musika Akademiaren sortzailea izan zen. Musika irakasle gisa aritu zen eta Secundino Esnaola eta Ignacio Busca de Sagastizabal bezalako ikasle bikainak izan zituen. Eresbilen, konpositore gisa, abesbatzarako eta organorako konposatutako Letania gordetzen da.

  • NAGORE, M.: Leturia, Juan Lino. In Casares, E. (zuz. ). Espainiar eta Hispanoamerikako Musikaren Hiztegia (ik. 6, 3.or. 903). Madril: Egile eta Editoreen Elkarte Nagusia, 2000.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/LET-02. [Ansorena, J.L.? ]. Juan Lino Leturia.