Konposatzaileak

Busca de Sagastizabal, Ignacio

Organista eta konpositorea, batez ere erlijio musikakoa. Zumarragan jaio zen, 1868an. Zarautzen hil zen, 1950eko martxoaren 7an.

Tolosan ikasi zituen pianoa eta harmonia Gorritirekin, eta gero Madrilen gainerako musika ikasgaiak Jimeno, Mendizabal eta Arrietarekin. Enrique Moreraren irakaspenak ere jaso zituen. Madrilgo Santa Barbara eta San Frantzisko Handiaren parrokiako organista plazak zuzendu zituen. Lan erlijioso ugari konposatu zituen eta ospea eman zion XXII. Nazioarteko Kongresuko Eukaristia Ereserkiak: Kanta diezaiogun maitasunen maitasunari, kanta diezaiogun Jaunari, herri honetan ezaguna baita. Gure orfeoiek Sagastizabalen abestiak dituzte errepertorioetan, horien artean Bi euzko abesti.