Literatoak

Leibar Guridi, Juan (1988ko bertsioa)

1926ko abuztuaren 13an Arrasaten jaiotako idazle eta irakaslea. Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Literaturako irakaslea eta Arrasateko (Gipuzkoa) Eskola Profesional Politeknikoko idazkaria. «T. U. Lankide», Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sortzaileen, buruzagien eta protagonisten bozeramailea, nolabait. Mendebaldeko Europa osoan ibili da ikasketa bidaietan, eskolako eta antzeko beste ikastetxeetako ikasleekin. Bidaia horien oroigarri gisa, interes handiko liburuxkak argitaratu ditu. José Letona Arrietarekin lankidetzan, zenbait monografia argitaratu ditu, hala nola Leintz Bailara (1975), Arrasate, Leintz Bailara: Arechavaleta eta Escoriaza; Kurtzebarri (1978).