Literatoak

Leibar Guridi, Juan

1926ko abuztuaren 13an Arrasaten jaiotako idazle eta irakaslea.

Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Literaturako irakaslea eta Arrasateko (Gipuzkoa) Eskola Profesional Politeknikoko idazkaria. TU Lankide hilabetekariaren zuzendaria, nolabait Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sortzaile, agintari eta protagonisten bozeramailea. Mendebaldeko Europa osoan ibili da ikasketa bidaietan, eskolako eta antzeko beste ikastetxeetako ikasleekin. José María Arizmendiarrietaren kolaboratzailea izan zen hezkuntza proiektuetan eta Kooperatibismoa hedatzeko lanetan. José Letona Arrietarekin lankidetzan, zenbait monografia argitaratu ditu, hala nola Leintz Bailara (1975), Arrasate, Leintz Bailara: Arechavaleta eta Escoriaza; Kurtzebarri (1978). Jose Miguel Azkaraterekin elkarlanean 1994an Historia de Eskola Politeknikoa argitaratu zuen eta egile bakar gisa Pedro Viteri y Arana 1833-1908 biografia 2003an.