Kimikariak

Lajusticia Bergasa, Ana Maria

Kimikari bizkaitarra, Bilbon 1924ean jaioa.

Zientzia Kimikoetan Lizentziaduna eta Elikaduran diplomatua, Nekazaritza eta Abere elikagaiei buruzko ikasketak egin zituen, aldizkari espezializatuetan nekazal arloko lanak argitaratuz.

Erdi mailako Ikasketetarako Institutu baten Zientzia irakaslea izan zen, eta azkenean Dietetika eta sendabelarren erabileran dihardu zuen. Arlo horretan nutrizio enpresekin batera lan egin zuen. Elikaduraren gabeziak eragindako arazoen ikerketan espezializatu zen, eta magnesioari buruzko Montrealen ospatutako II. Mundu Sinposioan minbiziaren aurreikuspenean eta artrosiaren tratamenduan magnesio-gatzen erabileraren Oinarri biokimikoei buruzko ponentzia bat aurkeztu zuen.

Zientzia-teoria ezagutza horiez jantzita, Ana María Lajusticiak bere lehen La alimentación equilibrada en la vida moderna izeneko lana (1978) gauzatu zuen, liburu horren ezinbesteko osagarri bezala Dietas lana (1979), bere lehen liburuaren argitalpenaren ondorioz egin zitzaizkion hainbat eta hainbat eskariri erantzunak emate asmoz egindako liburua izan zena, argitara emanez.