Administratibista. Administrazio Zuzenbideko katedraduna Alcalá de Henaresko Unibertsitateko Ekonomia Zientzien Fakultatean. Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren oinarri izan zen LOAPAri buruzko irizpen bat idatzi zuen, eta Konstituzio Auzitegiak haren aldeko epaia eman zuen. Bilbon jaioa, Donostiako Zuzenbide Fakultatean aritu zen irakasle bost urtez, eta abokatu ekonomista espezialitatea egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Administrazio zibileko teknikaria da, García de Enterría irakaslearen lantaldean aritu zen eta Boloniako Unibertsitatean egin zuen doktoretza 67-68 urteetan.
