Kontzeptua

Klima-Aldaketa

Joerak

Ikerketa berrienek erakutsi dutenez, klima orokorraren alderdi anitzekin batera, berotegi-efektuko gasak IPCC taldeak egindako aurreikuspenen gainetik aldatzen ari dira. Erreferentziazko klima-adierazle asko aniztasun naturalaren atalasea gainditzen ari dira, egungo garapen sozioekonomikoa lagun. Horren adibide dira Lurraren azaleran batez beste dagoen lur-eremua edo itsas mailaren igoera (3. irudia). Berotegi-efektuko gas ez saihestuek atzeraezinezko ondorioak izan ditzakete lurraren klima-sisteman.

Ingurumen- eta gizarte-haustura

Komunitate zientifikoak gero eta informazio gehiago sortzen du, klima-aldaketaren balizko arriskuen inguruko edozein eztabaidatan oinarrizkoa dena. Azken ikerketek erakutsi dutenez, hala gizarteak nola ekosistemak oso zaurgarriak dira klima-aldaketa txikienen aurrean. Halaber, ekosistema-zerbitzuetan zein ziklo hidrologikoan aldaketak nabarituko dira. Hozberoaren igoera global txiki bat, soilik 2ºC-koa, gainditzen zaila izango litzateke egungo gizartearentzat, hala, haustura bat gertatuko litzateke soilik gizarteari dagokionaren eta ingurumenari dagokionaren artean.

Epe luzeko estrategia

Ezinbestekoa da arintze-estrategia iraunkor bat planteatzea, azkarra eta eraginkorra izango dena eta koordinazio global eta eskualdeko egoki batean oinarrituko dena. Karbonoaren salneurri iraunkor bat finkatzea, energia-efizientzia politikak ezartzea eta karbono urriko teknologien garapena eta erabilera sustatzea elementu erabakigarriak dira arintze eraginkor bati so.

Ekitatearen dimentsioak

Klima-aldaketak oso eragin ezberdinak ditu, eta izango ditu, bai denborari so bai arlo sozial eta geografikoari so, hau da, belaunaldiz belaunaldi arteko eta barneko eragin aldakorrak ditu hala gizakiari begira nola ingurune naturalari begira. Ezinbestekoa da sistema eraginkorra eta ongi finantzatua izatea, baliabide gutxien dituzten pertsonen eta sistemen egokitzapena bermatzeko eta etorkizunean ekitate orokorrean oinarritutako garapen sozioekonomikoa bermatzeko.

Ez dago geldirik egoteko astirik

Neurri eta erabaki zehatz horiek hedatu eta hartu ezean, ezinezkoa izango da karbono kontsumo urria edo nulua izango duen gizarte baterako eraldaketa gauzatzeko gutxieneko baldintzak eskuratzea. Aitzitik, egokitzapen eta arintze eraginkorrerako eraldaketa azkar hori gauzatzeko bidea abagunez eta etekinez beterik dago. Adibide batera, besteak beste, osasunaren, ekonomiaren edo ingurumenaren sektoretan gertagarri den inpaktu eta kostuen murrizketa aipa dezakegu.

Erronkari heltzea

Beharrezkoa den eraldaketa soziala erdietsi eta inpaktuak arindu nahi baditugu, mugak gainditu behar ditugu eta sortzen diren abaguneak aprobetxatu behar ditugu.

Gizarteari berezkoa zaion joera eta harekin lotutako sistema ekonomikoak arintzea; konpromiso bat sortu eta eraiki behar da eta gobernuek hainbat esku-hartze publiko egin behar dituzte klima-aldaketari dagokionez; berotegi-efektu gasak sortu eta igortzen dituzten jarduerak gutxiagotzea eta sistemen erresilientzia murriztea dakarten jarduerak gutxiagotzea (esate baterako, subsidioak); egungo gobernatzeko sistema ez-eraginkorrak kendu eta horien ordez maila (nazioartean nahiz toki-esparruan) eta sektore guztietan berritzaileak izango diren kudeaketa-sistemak abiaraztea.