Kontzeptua

Klima-Aldaketa

Berotegi-efektua da lurrazalak igorritako beroa atxikitzeaz arduratzen den mekanismo naturala. Lurraren batez besteko hozberoa 14ºC-koa da eta berotegi-efektu naturalik ez balego, batez besteko hozberoa zero azpitik hemeretzi Celsius gradukoa (-19ºC) izango litzateke.

Berotegi-efektua lurraren atmosferan dauden hainbat gasen eraginez sortzen da eta hori da, hain zuzen, efektu hori ulertzeko bigarren kontzeptu garrantzitsua. Berotze globalaren eta hark kliman dituen eraginei buruzko problematika eta ondorengo eztabaida berotegi-efektuko gasei (GEI) zor zaizkio, bereziki, CO2 gasari. Azken 50 urtetan atmosferan pilatzen diren gas horiek nabarmen areagotu dira.

1. irudia

1. Irudia. Azaleraren batez besteko hozbero globalaren aldaketak (Rahmstorf et al; 2007)

Horren ondorioz, berotegi-efektua nabarmenagoa da eta lurra berotzen ari da. Dena den, ez dago adostasunik berotze hori zenbaterainokoa den zehazterakoan (1. irudia).

NBEko klima-aldaketari buruzko adituen gobernu arteko taldeak (IPCC) egindako ebaluazio-txosten berriena 2007koa da. Bertan adierazten denez, berotze hori nabariagoa da lur zonaldetan itsas zonaldetan baino eta, era berean, nabariagoa da iparraldean hegoaldean baino. Aldi berean, bero-bolada eta euri-zaparrada gehiago daude, ozeanoetako mailak gora egin du eta kasko polarreko eta mendietako izotza urtzen ari da.

2. irudia

2. irudia. Itsas mailaren aldaketak 1970tik 2008ra, 1990eko mailarekin alderatuz (Richter-Menge et al., 2008).

Klimari buruzko azken azterketetan IPCC taldeak ateratako ondorio orokorrak berretsi egiten dira eta, are, IPPC taldearen aurreikuspenak kontserbadore samarrak zirela azpimarratzen da. Artikoko itsasoko izotza izan daiteke adibide egokia, izan ere, azken urtetan IPCC taldeak aurreikusten zuena baino abiadura handiagoan urtu da. Berotegi-efektuko gasen igorketak mugatzeko, eta etorkizunari so murrizteko, azkartasunaren eta eraginkortasunak esango du, goran aipatutako joera hori zenbatekoa izango den eta zenbateraino luzatuko den eta, baita, izango dituen ondorioen larritasuna ere.