Sendagileak

Isaba, Sancho de

Nafarroako erresumako zirujaua, XIV. mendean jaioa. 1391ko abenduaren 23an, Karlos Noblea erregeak honako hau zioen ordain-agindu bat eman zuen: "A Sancho de Isaba, cirujano, 15 libras por las muchas medicinas y por su trabajo para curar a Jean, ministril". Bost urte beranduago (1396ko irailaren 16an), errege berak erregearen kaperako Huguet abeslaria osatzeko egin zituen ukendu eta medizinengatik 9 libera eta 8 soldata ordaintzea agintzen du.

Erref. Higinio Anglés: Historia de la Música Medieval en Navarra, Iruña, 1970, 253 eta 294 orr.