Episa Euskal Pictures Internacional arabar ekoizlearen marrazki bizidunen 1993ko data duen ekoizpen honek Euskal Media eta Euskal Telebistaren lankidetza izan zituen.
Ekoizpena Iñigo Silva eta Maite Ruiz de Austriren lepo izan zen. Azken hau, gainera, zuzendaritzaz arduratu zen. Gidoia, Maite Ruiz de Austri eta pertsonaien diseinuaz, zuzendaritza artistikoaz eta sormenaz ere kargutu zen Carlo Varela zinemagilearen lana izan zen. Filme hau, Mic-Macen leinu-buruaren seme Watunmarekin aliatutako Pasai Donibane herriko Anni eta Peiot neba-arreba bikoitzen abenturak narratzen zituen mezu ekologikodun abentura-historia den La Leyenda del Viento del Norte-Ipar haizearen erronka izenekoaren jarraipena da. Baleen Badia Handia babesteko Ipar Haizea menperatzeko gai izan ziren euren asabek izenpetutako Hitzarmen Sakratu baten oinordeko dira. Filmean, hitzarmen hori babesteko Athanasius gaizkilearekin zeukaten liskarra kontatzen da.
Ipar haizearen itzulera filmean, Athanasiusek, Mic-Mac indioen presoak, lurraldea izotzez estaliz itzuli den Ipar Haizea askatzea lortu du. Leinuko ume protagonistak berriz ere gaitzaren aurka ekin beharko diote eta Ipar Haizeaz jabetu naturan armonia ezarri dadin. Filmak bere aurretik izan zenaren kalitate maila berbera zuen eta baita bere dohain guztiak ere; Disneyren munduko grafiaren hurbileko marrazki-kalitatea, abenturagatiko erakarpen ukaezina eta ingurugiroarekiko edukia duen mezua. Ipar Haizearen itzulera filmak garrantzi handiko sariak lortu zituen. Animazio-filmik Hoberenari Goya saria (1995), Houstoneko Zinemaldiko Urrezko Domina (1995) eta Cartagenako Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia (1995).
- Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
- Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
- Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.