Mendia

Iñurrategi Iriarte, Alberto eta Felix

Iñurrategi Fundazio berria da. Pakistan beti egon da euskal mendizaletasunari lotuta, duela ia hogei urtetik hona Karakorumeko mendietan gure alpinisten presentziagatik.

Orain dela lau urte Pakistango Baltistango garraiolariek sortu zuten mendiko eskola batek Felix Iñurrategui izena du. Félix Iñurrategi-Baltistan Fundazioak, Aretxabaletako mendizalearen omenez sortutakoak, Pakistango baltiei laguntzea du helburu, eta gidari-eskola bat antolatu nahi du, baita alpinismoaren eta eskaladaren oinarrizko teknikak irakatsi ere.