Marinel euskalduna, Elgoibarren (Gipuzkoa) jaio zen. 1527ko uztailaren 12an pozoituta hil zen Tidor uhartean.
1529an Loaisak Moluketara egindako espedizioan aguazil nagusi bezala abiatu zen. Hau, eta Elkano eta Zaraitzu, Loaisaren ondorengo bi buruzagiak hil ondoren, Iñiguezek espedizioaren buruzagitza hartu zuen. Arrosarioko Andre Mariaren elizan lurperatu zuten.
Erref. Euskal Herriko Geografia Orokorra, Guipúzcoa liburukia, p. 1.038.
