Erakundeak

Iñaki Goenaga - Zentro Teknologikoen Fundazioa (2011ko bertsioa)

IG-ZTF

80ko hamarkadaren hasieran abian jarri zen Fundazioa, Euskadiko zentro teknologikoek lizentziatu berrien prestakuntza finkatu nahian. Gazte horien ezagutza teknologikoak osatzea eta enpresetan bertan garatzea zuen helburu, horretarako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak (Bizkaia, Álava-Araba, Gipuzkoa eta Nafarroakoa) emandako bekak banatuz eta gazteak enpresa hauetan sartzeko aukera erraztuz.

1995eko martxoaren 23an, beken programaren euskarri izan nahian, CEIT, GAIKER, IKERLAN, INASMET, LABEIN, ROBOTIKER, TEKNIKER, Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak bezalako erakundeen babesarekin, Teknologia Sustatzeko Zentro Teknologikoen Fundazioa sortu zen.

Geroago, ESI eta LEIA zentro teknologikoak sartu ziren babesle gisa. Gainera, Álava-Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargoa hirutan banatu zen, eta Álava-Arabako eta Gipuzkoako Fundazioko babesle bihurtu.

1997an Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea sortu ondoren Fundazioak Sareko eragileei zabaldu zizkien deialdiak, hauen bekak Fundazioaren programetan sartu ahal izateko.

2002ko abenduan, Fundazioko Patronatuak izena aldatzea erabaki zuen, Iñaki Goenaga Lumbier jaunaren ohoretan, Iñaki GOENAGA - ZENTRO TEKNOLOGIKOEN FUNDAZIOA izena hartu zuelarik.

Ikerketa Teknologikoko Zentroen Euskal Elkartea (EITE)-ren eta Saretek-en esku egon da idazkaritza teknikoa. 2007ko uztailaren 5etik, Innobasque (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) da eginkizun horretaz arduratzen dena. Hala bada ikerketa eta berrikuntzaren arteko sinergia estutu da.

Fundazioaren beka programek Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren babesa izan dute beti. Eusko Jaurlaritzak beken zenbatekoa, ikerketa proiektu generikoetan (ikerketa, berrikuntza eta doktorego bekak) eta ikerketa estrategikoetan (Etortek bekak) sartuta finantzatu du.

Gauzak honela, egindako deialditan, 4000 beka baino gehiago banatu dira eta, horrek, trebakuntza zabaltzeko eta lan merkatuan sartzeko aukera eman die lizentziatu berri askori.