1978ko Konstituzioaren bidez lorturiko Frankismoko legeditik Konstituziozko legedira arteko igarotzeak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ikastoletako garapenean ondorio sakoneko denboraldiari hasiera ematen dio. Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren sorreraren ondoren, Autonomia Estatutua (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1979an onartua) eta 1982an onarturiko Nafarroako Hobekuntza Forala bezalako lege organikoen bidez bereziki. Espainiako Estatuan garai berri honen zabaltzera arte Ikastolek bi solaskideren aurrean kudeatu behar zituzten beraien harreman administratiboak eta erabat ezberdinak ziren bi testuingurutan, Pariseko eta Madrilgo botere zentralen aurrean hain zuzen. Espainiako aldaketa politiko eta ondorengo Gasteizko Eusko Jaurlaritza eta Iruñeko Nafarroako Gobernua sorrarazi zituen aldatze administratiboak, ezaugarri bereziko hiru alor juridiko-politiko osatzen dituzte. Honela Ikastolak onarpen ofizialarekiko zuen planteamendua moldatu behar izan zuen. Hiru eremu administratibo, alderdi politiko ezberdinen sentsibilitate eta indar politikoen korrelazioz osatua.
Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikastolak, Seaska elkarte/federazioan bildurik, bi elementuren inguruan kudeatu dute beraien onarpena, XX mendearen azken bi hamarkada eta XXI mendeko lehenengo hamarkada guztian zehar: alde batetik, lan-kostuen (irakasleen postuak), mantentze eta funtzionamendu finantzaketan eta bestetik, "ikastola"ko hezkuntza ereduaren onarpena, linguistika-murgiltze eredu gisa. Finantzaketa publiko eta murgiltze eredu ardatzen inguruan akordio zehatz, partzial eta orokorrak garatu dira ondorengo hauekin: Pariseko Administrazio zentrala; Bordele, Pau eta Baionako akademiko eta eskualdeko administrazioak; Iparraldeko hiru lurraldeetako udaletxetako administrazioak eta azkenik, l"Office Public de la Langue Basque administrazioarekin, 1982ko lehen akordiotik, ondorengo 1983ko hitzarmenera, 1989ko hitzarmena eta ondorengo berriztapenekin azkeneko 2009ko hitzarmenerarte. Euskara hizkuntza ofizial gisa ez onartzearen testuinguru politiko-linguistiko batean Seaskako ikastolak bere finantziazio publikoaren kudeaketa arrakastatsua eta berebiziko ereduaren onarpena garatu dute. XXI. mende hasieratik Eusko Jaurlaritzaren sostengu ekonomikoa dute sortzen diren ikastola berriek eta jadanik daudenen azpiegitura hobekuntzetarako.
Nafarroako ikastolak, NIEra elkartuak (Nafarroako Ikastolen Elkartea), Nafarroako Foru Erkidegoaren administrazio eremuan daude eta bere kudeaketa baldintzatu duen baldintza batekin egin dute topo, modu berezi batean eta beste lurralde administratiboetako ikastoletatik bereizten dituenak: 1986ko Euskararen Foru Legea. Nafarroa Garaiaren zatiketa hiru zonaldetan (euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna) Euskararen Legeak ezarriak, legea ezarri aurretik Nafarroan zeuden ikastoletan eta ondoren sortutako ikastoletan (batez ere zonalde ez-euskaldunekoan) beren hezkuntza-jardueran egoera oso desberdinak bizitzera eraman dituzte. NIE-k, Nafarroako Ikastolen Elkartea, talde-interesak lau ekintza-lerrotan kudeatu ditu: ikastolen legeztatzea eta finantziaketa publikoa zonalde euskalduna eta mistoan normalizatu; ikastolen desagerpena txikiagotua, ahal den neurrian (Leitza, Aoiz, Hiruherri Ikastola, Iruñeako udal ikastolak, eta abar) Nafarroako Gobernuak hauek publiko bihurtzeko duen nahiarengatik; Bigarren Hezkuntzako heziketa hezkuntza zabaltzea eta finantzaketa publikoa legeztatu; eta zonalde ez-euskalduneko ikastoletako tratamendu normalizatu bat adostu. Testuinguru juridiko-legal kontrakoan eta indar politiko kaltegarriaren korrelazioan, Nafarroako ikastolek iraupenerako eta hazkunderako oreka lortu dute, baina ikastola batetik bestera desoreka handiekin, zonalde linguistiko batetik bestera, kasu batzuetan oso ezegonkorra gertatzen dena.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolak dira, lurraldetako federakunde (AIF, BIE y GIE) eta autonomikoaren bitartez (Partaide), beren aktibitatean gehien hedatu direnak onarpen ofizialaren arabera. Autonomia aurreko erakundearen (Euskal Kontseilu Orokorra) urteak (1978 eta 1979) eta euskal jaurlaritzaren hasierako urteak (1980 eta 1981) bi ekintzengatik nabarmentzen dira: alde batetik ikastola kopuru handi bat publiko egin ziren, batez ere estatu eskola (oraindik Eusko Jaurlaritzara transferitu gabea) ikastolarekin bat egin zen herri haietan, honek ikastolen desagerpena ekarri zuena kasu gehienetan, eta ikastoletako ikasleak Estatu eskoletara leku aldatzea. Hala gertatu zen Araban Araia, Dulantzi eta beste ikastola batzuekin; Bizkaian Arratia eta Aulesti bezalako ikastolekin; eta Gipuzkoan Antzuola, Elgeta, Zegama, Segura, Idiazabal, Ataun, Ormaiztegi, Itsasondo, Legorreta, Asteasu eta Lizartzako ikastolekin. Bestalde, 1979an zehar, Espainiako Estatuarekin negoziatu zen ikastolak status berezi batekin onartzeko ikastolen Titulartasun Ofizialaren Araudia izenekoaren bidez lortu zen, 1980an estatuko gobernua eta eratu berria zen Eusko Jaurlaritzaren artean sinatutakoa. Honen bidez ikastolak "euskal eremuko zentro publikoak" (Itzulpena gazteleratik moldatua) zirela onartzen zuen, ikastoletako eskolatze maila guztien legeztatze eta finantziaketari ateak irekitzen zizkion eta hirugarren hezkuntza sare bat onartzen zuen, ikastolen erregistro ofizial baten bitartez. Lorpen honek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolek hurrengo hiru hamarkadetan hedatu zituzten ekintza-lerroak ezarri zituen. Zehazki, Autonomia Erkidego honetako ikastolek euskal zentro publikoaren izaera aldarrikatu dute eta Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutako gainontzeko zentro publikoen finantziaketa berarerekin parekatzea.
Beste lurralde administratiboekin alderatuz (Estatu frantsesa eta Nafarroako Foru Erkidegoa), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolek indar politikoen laguntza jaso dute (EAJ-PNV euskal gobernuan egon da 1980tik 2009 arte, bakarrik edo koalizioan gobernatuz) eta instituzio egitura batekin (Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak) eta Iparraldekoak eta Nafarroako ikastolak baino ikastolen nahietara hurbiltzen den araudi batekin. Egoera hauek saiakera ezberdinak ahalbideratu dituzte, beste bi lurralde administratiboetan pentsaezinak izango liratekeena, "ikastola" markaren errekonozimendu ofiziala eta status juridiko propioa lortzeko helburuarekin. Lehenengoa 1980an zehaztu bazen aipatutako ikastoletako Titulartasun Ofizialaren Araudiaren bidez, bigarrenak lege maila izan zuen 1983an Eusko Legebiltzarrean onartutakoarekin etorri zen: Euskal Ikastolen Erakundearen (EIKE) sorrerarekin. Lehen saiakera hauen inguruko eztabaidek, ikastolen barnean nahiz Legebiltzarrean ordezkaritza zeukaten alderdi eta euskal botere publikoa eta zentralaren artean, ikastolen errekonozimendu ofiziala fondo-kontua zela argi geratu zen, eztabaida eskola zentroen normalizaziotik harantzago zioan eta eztabaida politikoa Euskal Autonomia Erkidegoko heziketa sistemaren ereduan sortzen da.
EAJ-PNV-ren zatiketa, 1986 eta 1990eko euskal gobernuan abertzaleen jarreren ahultzea eta Espainiako estatuari indar abertzaleen ordezko heziketa sistema eredu baten faltak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolak 1980an hasitako harreman ona, beharrezko oinarri politikorik gabe gelditu ziren. 1987an ikastola eta Eusko Jaurlaritzako EAJ-EAS koalizioaren arteko hitzarmenak, euskal eskola publikoen sare berri bat ekiteko esperantza zuen, transferitutako estatu-eskolen eta ikastolen arteko bateratzearen fruitua izango zena eta Eskola Publiko Berria emango zuena. Testuinguru honetan, ikastolen lehen Konfederazio juridikoa sortu zen eta gain-egitura honetatik Euskal Eskolaren proposamenari trinkotasuna eta barne legitimitatea eman zitzaion, hezkuntza sistema propioa bezala ulertua eta ikastolen lehen Batzarreko bi bilkuretan onartua (1989ko abendua Donostian eta 1990eko urtarrila Iruñean). Onartutako Euskal Eskolaren diseinuan eskola publiko berri baten eredua agertzen da, txosten juridiko independente batek babestua, bi urte geroago erredakzio formala edukiko duena eta Euskal Eskola Publikoaren Legearen proiektuan antolatua egongo dena eta ikastolek Eusko Jaurlaritza, eragile politiko, sindikal eta hezigarri eta sozietate osoaren eskura jarriko duena. Ikastoletan dinamismo handiko urteak bizi dira, finantziaketa publiko batek bere gastu errealen kargu egiten zena eta barneko talde-bultzada batek ikastoletan zeuden sentsibilitate ezberdinen aurrean batasuna eta integrazioa adierazten zutena.
EAJ-EAS koalizioaren arteko hitzarmenaren berritzea, EE-ren gehitzearekin, 1991ko urte bukaeran, hezkuntza arloko itun bat ekarri zuen, ikastolen interesetatik oso urruti zegoena, Eskola Publikoaren Legea aurrikusten zuen, euskal eskola publiko berriaren ikuspegitik erabat kontrakoa zena. Guzti honek 1993an Eusko Legebiltzarrean onartu ziren bi legetan amaitu ziren (Euskal Eskola Publikoaren Legea eta Ikasleen Kidegoen Legea) estatuko eskolaren irudira eginiko eskola publiko bat diseinatzen eta ikastolak zentro publikoen sarean integratzea aztertzen zuen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolak ikastetxe publiko edo itunpeko ikastetxe pribatu izatera aukeratu behar zuten, 1980tik zeukaten hirugarren sareko errekonozimendua galdu zutelarik. Ikasle eta gelak zenbatuta, ikastolen %65ak beren jatorrizko izaera mantentzea erabaki zuten eta gainontzeko %35ak titularitate publikoko ikastetxetan bihurtu ziren. 60ko hamarkada bukaeratik, erregimen frankistak sortutako ikastetxeak ixteko mehatxua egin zuenean, euskal ikastetxeek ez zuten halako egoera larri eta traumatikorik ezagutu.
"Ikastola" markak errekonozimendu ofiziala galdu ondoren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolek beren ekintza-lerro historikoak bi ataletan zentratu zituzten: zentro guztien iraunkortasunean alde ekonomiko-lan ikuspuntutik eta "ikastola"-ren hezkuntza ereduaren I+D+i, bere alderdi guztietan (euskal Curriculum-a, materialen argitarapena, Prestakuntza eta Ebaluazioa). Norabide honetan ikastolen III, IV eta V Biltzarrak ospatu ziren eta XX. mendeko azken hamarkadetan hasitako dinamismoa berreskuratzeko, ikastolen federazio eta Konfederazioen egitura profesionala indartu eta berriz ere ikastetxe hauek hezkuntzaren berrikuntzaren abangoardian kokatzeko balio izan zuten. Era berean, ikastolen publiko eta pribatuaren arteko kontzeptuetan politikariek zeukaten berrikustearen testuinguruan, ikastolak XX. mende bukaeran "hezkuntza zerbitzu publikoaren" diskurtso berritua eratzen hasi ziren. Honekin, hezkuntza sistema berri baten ardura lortzea espero zutena eta akordio sozial berria bat lagunduko zuena.
Ikastolen VI. Biltzarra, hiru bilkuretan ospatu zen (2008ko iraila, 2009ko urtarrila eta 2009ko ekaina) eta epe luzerako estrategia bat onartu zen "Ikastola 2020" izenekoa. Estrategia hau hezkuntza proiektuaren elementu guztiez osaturik dago, kurrikulumetati hasi eta antolakuntzararte. XXI. mendeko bigarren ikastolen mugimendurako nabigaziorako gutun bat izan nahi du, Euskal Herriko kudeaketa globala eta lurralde administratibo bakoitzeko kudeaketa partziala, (Estatu frantsesa, Nafarroako foru Erkidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoa) orain arte bezala, momentu oro Euskal Herrian bereizten diren instituzioen errealitate desberdin eta konplexuen aldaketa politiko eta indar politikoen erlazioen menpe egongo dena.
IEA