Arkitektoak

Ibero Erquicia, Ignacio de

Arkitektoa, Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen 1684an eta 1766ko ekainaren 30ean hil zen.

Bere semea Francisco de Ibero y Odriozola arkitektoa izan zen eta elkarrekin hainbat ekimenetan aritu ziren, esaterako, Elgoibarreko (Gipuzkoa) parrokiako dorrea, Donostiako Santa Maria elizako etxaurrea, Azpeitiko (Gipuzkoa) parrokiako ataria. Loiolako jesuiten eliza eta eskolako lanak ere zuzendu zituzten, Fontanaren planoen arabera. Bilboko Bari-ko San Nikolas parrokiako planoak diseinatu zituzten, baita Azkoitiko (Gipuzkoa) Klaratarren elizako Erretaula nagusia eta Amorebietako (Bizkaia) Andra Mariaren Erretaula. Horrez gain, uste dutenez Azpeitiko (Gipuzkoa) Sorkundez Andra Maria Garbiaren komentuaren elizako Erretaula Nagusia ere berak egindakoa da.