Konposatzaileak

Ibáñez Irribarria, Francisco

Konpositorea eta irakaslea. Oionen (Araba) jaio zen, 1951ko martxoaren 6an.

"Unión Musical Oyonesa" delakoaren fundatzailearen iloba. Musika ikasten hasi zen bere aitarekin, berau ere Oiongo Musika Bandaren zuzendaria izanik. Elizbarrutiko Seminarioan solfeo eta armonia ikasten du Sabin Salaberrirekin. Armonia eta kontrapuntua ikasten jarraitu zuen Bartzelonako Udal Kontserbatorioan Oltra, Poch, Soler eta Guinovart maisuekin, eta koru zuzendaritza Enric Riborekin. Bilbon Juan Corderorekin fuga ikasten du eta Gasteizen konposizioa eta instrumentazioa Carmelo A. Bernaolarekin. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Hezkuntza Zientziatan lizentziatura erdiesten du. 1984az geroztik Gasteizko Kontserbatorioan irakasle lanetan aritzen da eta bederatzi urtez bertako zuzendaria ere izan da.

Pedagogiari buruzko lan asko burutu ditu eta aldi berean musika konposizio ugari ere kaleratu ditu, era askotakoak, instrumentu bakarrerako, korurako, aretoko orkestrarako, bandarako, orkestrarako eta musika elektronikorako. Konposatu dituen pieza batzuk musika jaialdien eskariak ziren, gero jaialdi horietan estreinatzen zirenak alegia, esaterako, Europa Cantat, Musikaste, Donostiako Musika Hamabostaldia, Tolosako Abesbatza Lehiaketa, eta abar. Hainbat ikuskizun eta pelikuletarako musika konposatu du. Azpimarratzekoa da Jose Luis Cuerdaren Así en el cielo como en la tierra.

  • SALABERRI, Sabin; et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Sociedad General de Autores y Editores, Madril, 2000.
  • SOJO, Kepa (arg.): Compositores vascos de cine. Gasteiz. NEFF, Zinemastea Bilduma 1. 2007.