Mendiak

IBAÑETA

Pirinioak zeharkatzen dituen igarobidea 1.057m.ko garaierara dagoena, Nafarroa Garaia mendiez haraindiko garai bateko Seigarren Merindadearekin, Nafarroa Behea, lotzen duena. Goi Erdi Aroaren aspaldiko garaian galtzen den igarobide nabarmenki historikoa zenbait mugarriekin hala nola  Karlomagno eta bere Hamabi Parekoen aurkako baskoien garaipena, Santio bidearen distira, Konbentzioaren aurkako borrokak eta Napoleonen inbasioa. Orregatik 2 km.ra, ezinbesteko mugarria da Pirinioetako txoko honetara bisitan etortzen denarentzat non xarma bereziarekin batzen diren Arkeologia, Historia, Kondaira eta Natura. Bi aldeetako ikuspegi ezin hobea, batez ere Luzaideko troka sakonetakoa, Garaziko isurialdean. Garabizkai-Ortzanzurieta eta Lindus-Lauriñaga mendigunetara txangoak hasteko abiapuntu bikaina. Ibañetak neguan ere eskaintzen ditu negu-kirolak egiteko aukera zabalak. Bere gailurrean -mendialdeko jendeari ospea eman zion gatazkaren oroigarri gisa Karlomagnok eraiki zuen ermitaren hondakinen gainean- 1964ean ermita ezin modernoagoa eraiki zen Salbatore Deunari eskainia.

Lehen mendeko ara erromatar baten puska. Iruñeako Nafarroko Museoan gordetzen diren erromatar zeramika arrunta eta terra sigilata.

Donejakue  Bideko erromesentzat igarobide garrantzizkoa izan zen. Hemen batzen ziren XII. mendeko “gidak” dion lez mendiko bidea igo nahi ez zuten erromesek eta haranetik ibiltzea hobesten zutenek. “"Per quam etiam multi peregrini ad Sanctum Jacobum tendentes transeunt, nolentes monten ascendere" (Vieillard arg. 26. orria). Goi-goitik erromes frantziarrek oroitzapen kuttunak gogora ekarri zizkien haranak ikusten zituzten: bertan Karlomagnok kanpatu zuen Orreagan borrokalariak hiltzen zituztenean; bertatik entzun zuen Karlomagnok hilzorian zegoen Errolanen adarraren oihartzuna, eta abar. Kaperan babeslekua eta eritegia topatzen zuten erromesek. Baino ospitale honek garrantzia galdu zuen 1132an bere inguruan Orreagako Ama Birjinaren aterpetxe nagusia sortu zenean. Erromesek igarotzearekin estuki lotuta zegoen  Ibañetako Salbatore Deunaren eliza. “Han- dio Domenico Laffi erromesak- Te-Deum bat ospatu genuen onik eta osorik gidatzeagatik Jainkori eskerrak emateko.  Hainbeste kostata igotako Goi Pirinioetako gailurra utzi baino lehen, kaperan atseden hartu genuen…” Viaggio 124. orria. Kapera hau hainbatetan suntsitua izan zen eta XVI. mendean Martin de Cordoba jaun ikuskatzaileak erabat hondatuta topatu zuen eta berregitea manatu zuen ermitau batek jo behar zuen kanpai bat jartzea aginduz “iluntzen hasten zenetik gaua baino ordu bete lehenago arte, arratsero, gaua mendietan harrapatzen zituen bidaiari eta erromesek norabidea topatzeko…” Ibarra, Hist 512 orria. Oraindik XVII. mendean erromesek Ibañetan  gaua egiten zuten, hurrengo egunean Orreagara jaitsiz. Erref “Peregrinaciones a Santiago” Madril 1949, II alea 90-92 orriak. 1813 urtean gudaloste aliatuak Nafarroan sartu zirenean, Wellington jeneralaren agindupean, Ciudad Rodrigoko dukea, Frantzisko Espoz y Minaren gerrilero dibisioaren bigarren  batailoiak babestu zuen, ezbehar asko jasan zituztelarik tenperatuaren  gogortasunaren ondorioz.

Agian karolingiarren garaian sortutako monasterioa. Dokumentuetan azaltzen den lehen aldia 1071ean da Santxo “Peñalengoak” ,Iruñeako Errege, Arabako gotzaina den Fortun jaunari “el nobile el regale monasterium nomine Sanctus Salvator de Ibenieta” ematen dionean. 1110ean Leireko Salbatore Deuna gehitu zitzaion Clunyko diziplinapean. Santiagorako erromesaldien bideetako monastegirik garrantzitsuena eta kokapen estrategikoena zuena bihurtu zen. Han batzen ziren mendira igo nahi ez  zuten erromes guztien bideak. Bere gainbehera 1271ean Orreagako Priore Barrutira  saldu zuenaren Leireko monasterioaren aldiberekoa izan zen XVI. mendean, C.M. Lopezek dionez, hainbat hondamendi eta berregiteen ondoren benetako gainbeheran zegoen. Gero erabat hondatu zen. Erref. R.C. Lopez. Monasterioak “Dic. Hist. Ecles. De Esp”.

Junes Casenave Harigileren pastoral historikoa zuberotar talde batek Orreagako gatazkaren leku berean antzeztua, Ibañetako mendiak atzealdean zituela, 1978ko abuztuaren 15ean.