Historialariak

Huxley Barkham, Selma

Historialari honen lana kongresu askotan eman da ezagutzera eta luze eta zabal argitaratu da. Era guztietako komunikabide, aldizkari, liburu eta dokumentalek biltzen dituzte bere ikerketen emaitzak, eta 1985eko uztailean National Geographic aldizkariaren azala izatera iritsi zen.

Bere ikerketa-lana sari eta ohore nazional eta internazional ugarirekin saritua izan da. 1981ean, Kanadako Gobernuak Kanadako Ordena eman zion, sari gorena, "azken urteetan, nazioaren historiari egindako ekarpen bikainenetako bat" egiteagatik. 1993an Honoris Causa doktore izendatu zuen Ternuako Unibertsitate Memorialak. 2009an Wings WorldQuest nazioarteko erakundeko Fellow izendatu zuten.

2014an, Eusko Jaurlaritzak Lagun Onari saria eman zion, bere dedikazioa eta ahalegina aitortzeko. 1530 eta 1700 bitartean Labrador eta Ternuako lurretan euskal arrantzaleek izan zuten presentzia aztertzen eta ikertzen emandako bizitzari esker ona. Titulu honen bidez, euskal herritar izaera politikorik izan ez arren, beren jardueretan Euskadiren onurarako, haren sustapen ekonomikorako eta kanpoan euskaldunaren zabalkunde historiko eta kulturalerako ekarpen garrantzitsua egin duten pertsona fisikoak edo erakundeak aintzatesten dira.