Txistularia eta konpositorea. Andoainen jaio zen 1930eko martxoaren 29an eta jaioterrian hil zen 1990eko abenduaren 12an.
Interprete gisa hainbat instrumentu menperatzen ditu, baina txistuaren bidez emango da ezagutzera batez ere. Txistulari gisa, Txistu Talde Esperimentalaren sorreran parte hartu zuen. Javier Fernández Arsuagaren zuzendaritzapean, txistuaren forma, tamaina eta soinu desberdinekin esperimentatu zuen, eta, aldi berean, txisturako ganbera musikan errepertorio berria zabaltzeko lan garrantzitsua egin zuen. Bestetik, Andoaingo Txistulari Bandaren eta 1980an sortutako Olagain Musika Eskolaren sortzailea da.
Musikagile moduan Herri hileta lana nabarmentzen da, zortziko, biribilketa eta abarrez gain. guztiak txisturako eginak.
- ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/HUI-01. [Ansorena, J.L.? ]. Jose Mª Huitzi San Juan (1930-1990)-Txistularia.
