Antropologoak

Hartsuaga Uranga, Juan Inazio

Ekonomista eta antropologoa. 1957ko urriaren 27an Tolosan jaioa.

1980 urtean Enpresa Kudeaketa eta Administraritzan lizentziatua, bere jarduera profesionala enpresa munduan garatu da, bai zuzendaritza lanetan bai ikerkuntza arloan ere. 2005az geroztik eramangarritasunarekin loturiko I+G proiektuetan jardun du nagusiki.

Bestalde, Antropologia Kulturalean doktorea da, Euskal eta Indo-europar mitologiaren ikerketan aditua. Hainbat hitzaldi eman ditu gai honen inguruan eta Ataungo udaletxerako aholkulari bezala lan egin du, Euskal Mitologiaren Museorako proiektuaren inguruan. Halaber, bere espezialitateari buruzko zenbait entsegu argituratu ditu: Euskal Mitologia Konparatua (Kriseilu, 1987), Jentilen Akabera (Kriseilu, 1987), Euskal Mitologia Konparatua: Jentilen akabera (Gaiak, 2004), Mitología Vasca Comparada. El fin de los gentiles (Hiria, 2011).

Euskararen oraina eta etorkizunaren inguruan hausnartzen duten zenbait argitalpenak ditu. Euskararen egoerari irizten (Hiria, 2009) da horietako bat. Kontestu orokorrago batean, Gainontzeko kezkak (Hiria, 2009) lana, munduaren orainaldiari eta etorkizunari buruzko gogoetak plazaratzen ditu, ikuspuntu antropologiko batetik abiatuta.

Entziklopedia honetako kolaboratzailea dugu, euskal mitologiaren inguruan 28 artikulu idatzi dituelarik. Bertan, "antikuario" ikuspegitik oso urrun dagoen begirada bat eskaintzen digu. Hartsuagak, gure mundua eta orainaldia ulertzeko erreminta bezala erabiltzen du mitologia, bertan baitaude gure nortasunaren gakoetako asko.


Elkarrizketak Juan Inazio Hartsuagarekin

Juan Inazio Hartsuagak "Mitología vasca comparada. El fin de los gentiles" izenburua duen liburua aurkeztu zuen Radio Euskadin, 2011ko azaroaren 30ean La mecánica del caracol irratsaioan.

Entzun

  • Juan Inazio Hartsuagak Onda Cero irrati katean Auñamendi Eusko Entziklopedian mitologiaren inguruan idatzi dituen artikuluei buruz hitz egiten du.

Entzun