Literatoak

Gonzalez Esnal, Maite (2001ko bertsioa)

Euskarazko idazlea, Donostian (Gipuzkoa) 1943an jaioa.

Bartzelonan Filosofia eta Letrak ikasi zituen. Idazkari lanetan ari da Euskal Idazleen Elkartean. 1984an Bertan ikusia liburua argitaratu zuen, Jesus Uriarteren argazkiekin, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bertsoak iruzkinduz. Haur literaturan, Mari Marietta (Alberdania) eta Lapitz baten ibilerak argitaratu ditu, biak 1997an. Mercé Rodoreda, Margueritte Yourcenar, Gabriel Celaya eta Eugenio Andraderen testuak itzuli ditu.