Literatoak

Gonzalez Esnal, Maite

1943ko irailaren 12an Donostian (Gipuzkoa) jaiotako idazlea. Hendaian bizi da.

Bartzelonan Filosofia eta Letrak ikasi zituen. Euskal Idazleen Elkartean egiten du lan idazkari gisa, eta hainbat irakurketa-tailer zuzentzen ditu Gipuzkoako hainbat tokitan (Irun, Donostia...).

1984an Bertan ikusia liburua argitaratu zuen, Jesus Uriarteren argazkiekin, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bertsoak iruzkinduz.

Haur literaturan, Mari Marietta (1997, Alberdania) eta Lapitz baten ibilerak (1997, Erein) argitaratu ditu. Bere beste lan batzuk dira Hegoak ebaki nahi nizkion (2000) eta Maiderren taupada-bilduma (2002, Alberdania).

Itzultzaile gisa, Mercé Rodoredaren (Ipuin hautatutak, Diamantearen Plaza), Margueritte Yourcenarren (Alexis, edo alferrikako guduari), Gabriel Celayaren (Gaviota) eta Eugenio Andraderen (Uraren Bezpera) testuak euskaratu ditu.

2014an Viajes, frutas, barrios kontakizun bilduma argitaratu zuen (autoedizioa).