Sendagileak

Gomez Itoiz, Jose

Medikua, Aiako Elkanon (Gipuzkoa) 1878ko azaroaren 24an jaio zen eta 1953ko uztailaren 20an hil zen Iruñan.

Madrilgo San Carlosen Medikuntza ikasketak egin zituen eta geroago doktoretza lortu. 1901ean Lunbierreko mediku zirujau titular izendatua zela, Fernandez Valbuena Liedenako medikuarekin elkarlanean tresneriarik berriena zeukan kirurgia eta kontsultarako Egoitza bat sortu zuen. Hainbat aldizkako argitalpenetan egindako artikuluez gainera Leucoplasia vulvo-vaginal y epitelioma de la vulva considerado especialmente en sus relaciones con la leucoplasia (Iruña, 1910) izenburuko doktore tesia bezala aurkeztutako ikerketa publikatu zuen.

Erref. Perez Goyena: Ensayo de Bibliografía Navarra, IX. Alea, 751 orr.