Aktoreak

Goenaga Bilbao, Bárbara

Donostian 1983ko uztailaren 20an jaiotako aktoresa gipuzkoarra. Arte zaletasun nabarmeneko senditik dator.

Bere aita Juan Luis Goenaga margolaria da. Gainera Aitzpea Goenaga zuzendari eta aktoresaren iloba da. Horrela, bere sendiko sustraiengatik bakarrik, hastapenetatik artearen eremura deitua zegoela zirudien.

Hiru urte baino ez zituela kamera baten aurrean jarri zen, bere izeba Aitzpearen besoetan, euskara ikasteko Juan Miguel Gutierrezen Bai, horixe seriearen baitan. Eta ume zela Beni eta Marini (1991), Duplex (1993) eta Goenkale (1994-1999) bezalako euskal telebistako serieetan aktoresa bezala lan egiten hasi zen. Azken horretan, Ainhoarena eginez, Euskal Herrian entzute handia lortu zuen. Telebistako bere urte horietako jarduera Arantxa Lazcanoren Urte ilunak (1992) edota Ramon Barearen Adiós, Tobby, adiós (1995) film laburra bezalakoetan izan zituen agerpenekin txandakatu zituen. 90eko hamarkadaren azkenean bere edertasun narea eta arte dramatikorako bere jaiotzazko talentuak espainiar industrian bideak zabaldu zizkien eta El comisario (1999), Condenadas a entenderse (1999) edo Hospital Central (2000) bezalako serieetan lan egiten hasten da. Aldaketa, izugarria da eta Barbara, euskeraz pentsatzen ohitua, egoera berrira egokitzeko ikaragarrizko ahalegina egin behar du gaztelerazko gidoiak buruz ikasi beharrean izanez.

Jesus Moraren Mi dulce (2000) filmean emozio eragozpendun neska baten papera eginez eta telebistarako El grupo, seriean izan zuen Arantxa Ortega bioloijotzaile makal eta depresiboarena eginez, bere ospe eta entzutea gehituz doaz. El grupo seriean egin zuen lanari esker, Euskal Aktore Batzaren Jokulariak saria lortu zuen. 2002an Barbara Goenagaren El regalo de Silvia interpretatu zuen, bere buruaz beste egin aurretik bere organoak emateko nahia agertzen duen Silvia izeneko nerabearena eginez. Film horretan egin zuen lanak Euskal Zineari "El Mundo" Sarien XII. edizioan Aktoresarik Hoberenari Saria lortzea ekarri zion. Arrakasta horren ondoren bere ibilbidea gehituz zihoan telebistarako serieak (Una nueva vida), antzerkia (Ruben Otxandianok zuzendutako Ferdinand Brücknerren La enfermedad de la juventud eta Juan Carlos Perez de la Fuentek zuzendutako Antonio Buero Vallejoren Historia de una escalera -Emakume Interpretaziorik Hoberenari 2004an Aktore Batzaren saria-) eta zinea, Nacho Vigalondoren Choque (2005) laburrean parte hartuz, txandakatuz. 2006an Yo Claudio telebista-serie ospetsuan Claudio enperadorearena egin zuen Derek Jacobi aktore britainiar ospetsu handiak interpretatutako Manuel Alcantuden Anasteszi (2006) filmean lan egin zuen. Nacho Vigalondoren Los cronocrímenes (2006) Gonzalo Suarezen Oviedo Express (2007) edo Helena Tabernaren La buena nueva (2008) bezalako izenburu interesgarridun filmetan izandako protagonista paperak adierazten digute gazte eta eskarmentu handiko euskal aktoresa honen igoera geldiezina.

Berez, Oviedo Express filmean burutu zuen lanagatik 2008ko Goya Sarietan Aktoresa Berria Onenari izendapena erdietsi zuen. Urte horretan Lorca-ko XII. Zinemaldiko Aktoresa Onenari emandako Saria lortu zuen La luna en la botella filmagatik eta horrekin batera urtero Cinema Jove Nazioarteko Zinemaldiak "Un futuro de cine" saria eskuratu zuen. 2009an beste bi filmatan parte hartu zuen, hots, Izaren argia, Mikel Rueda-ren lehendabiziko lana, eta Ruiflec, le village des ombres, Fouad Benhamou-k zuzendutako Frantziako ekoizpena.