GEM
Ekonomi-hazkundearen azterketa tradizionala korporazio handien inpaktuan oinarritu da eta alde batera utzi du, neurri handi batean, berrikuntza maila eta enpresa txiki eta berriek ekonomiaren multzoan injektatu duten lehiaren ikerketa.
GEM Proiektuaren (Global Entrepreneurship Monitor) azpian dagoen eredu kontzeptualak bi ikuspuntu hauek biltzen ditu eta eredu integratzaile bat garatzen du, estatu edo eskualde bateko enpresa guztien inpaktu ekonomikoa kontuan hartzen duelarik. GEM proiektuak proposatzen duen ereduak zehazki dioenez, nazio edo eskualde bateko hazkunde ekonomikoa bi faktore paraleloen elkar erlazionaturiko ekintzen ondorio da.
- Ezarritako enpresetatik ondorioztaturiko faktoreak.
- Prozesu ekintzailetatik ondorioztaturiko faktoreak.
ETE (enpresa txiki eta ertainak) eta korporazio handiek nazio edo eskualdeko hazkunde ekonomikoan eragiteko duten ahalmena inguruko baldintza orokorrengatik mugatuak daude inguruko faktore adierazgarrien nahaspila biltzen dituelarik, hala nola, politika, azpiegitura, I+G, finantza, atzerri eta lan-merkatua. Benetan, korporazio handi hauek hazkunde ekonomikoari laguntza ematen diote saltoki berrien edo negozio unitateen sorreraren bidez hauek lanpostu eta errenta (intrapreneurship) sortzen dutelarik. Honez gainera, fabrika zahar bat beste berriago batek ordezkatzen duenean, azken honetan produkzio maila handiagora eramaten duen aplikazio teknologiko berriak ikustea ohikoa da. Korporazio handien spin offs gisa sorturiko saltoki edo negozio unitate hauek, baina baita ere gero eta ETEn maiztasun handiagoarekin, etxeko enpresa nahiz eta enpresa multinazionaletan izan dezakete jatorria.
Ekintzaile banakakoentzat aldiz, negozio berri bat ekiteko erabakia, aurrerago aipaturikoez gain, baldintza gehigarri batzuen menpean dago. Hauek Ekintza hasteko Baldintzak deiturikoak izango lirateke, estatu edo eskualde batek enpresak sortzeko duen gaitasuna zehazten dutelarik. Baldintza hauek, negozio berri bat hasi nahi dutenen trebetasun eta motibazioarekin bat, nazio edo eskualde baten enpresa dinamismo eta demografian eragina dute.
Bi elementu hauen arteko konbinazio arrakastatsu batek berrikuntza maila eta merkatuko lehiaren areagotzea sortuko luke, azkeneko ondorio gisa nazio edo eskualdeko hazkunde ekonomiko positibo bat sortu beharko luketelarik. Dinamika honen ikerketa da gure GEM Proiektuaren funtsa. GEMek hazkunde ekonomikoa ezarririk dauden enpresa eta enpresa berrien artean dagoen elkarrekintzarekin erlazionatzen du eta honez gainera, ekonomia osorako enpresen sormen prozesuak duen garrantzia ulertzen laguntzen digu.
GEM eredu kontzeptualaren arabera, nazio edo eskualde bateko ekonomiaren osasuna bere ahalmen ekintzailearen arrakasta mailarekin eta ezarritako enpresen sendotasunarekin azaltzen da. GEM taldeak eginiko txostenaren (2004)1 arabera ahalmen ekintzaile eta estatu edo eskualde baten errenta mailaren arteko erlazioak "U" forma lortzen du, honela biztanleko BPGd (barne-produktu gordina) maila baxua duten estatutuak jarduera ekintzaile handia erakusten dute. Eta estatuetako garapen ekonomiko maila areagotzen doan heinean bere jarduera ekintzailea paraleloki gutxiagotu egiten da puntu jakin bat arte eta hemendik aurrera, jarduera ekintzaile hau berriz ere handiagotu egiten da biztanleko BPGd nibela gehitzean. Laburbilduz, pentsa genezake errenta maila desberdinak dituzten nazio edo eskualdeek erronka ezberdinei aurre egiten dietela. Honela, nazio batean eraginkor eta baliozko diren politika eta baliabideak beste nazio edo eskualde batzuetan ez dira zertan horrelakoak izan.
1999 urtetik GEM Proiektuak, estatu eta eskualde desberdin arteko ahalmen ekintzailearen ikerketa bateratua bideratuko duen datu base baten eraketaren helburua ezarri da.
GEM Euskadi 2007 txostenaren eraketaren argitalpenerako erabili den datu basea ondorengo iturrietatik abiatuz sortu zen:
- EAEko biztanleri helduaren artean 2.000 pertsonei telefonoz eginiko inkesta, enpresa bat sortu zuten edo eta aurki enpresa bat sortzeko ideia zeukaten jakiteko.
- 36 adituei inkesta pertsonala, EAEko enpresa sorrera arloan jakitunak, ekintzaileek martxan jartzeko orduan dituzten baldintzen inguruan duten iritzia ezagutzeko.
- US-CENSUS, EUSTAT, EIN (Estatistikako Institutu Nazionala), Munduko Bankua, Nazio Batuak, Nazioarteko Moneta Funtsa... bezalako iturrietatik datozen bigarren mailako datuak.
- GEM Proiektuaren parte-hartzaile diren estatu guztietan eta Espainiako Autonomia Erkidegoetan biztanleri helduaren artean eginiko inkestetako informazioa.
1Acs, Z.J.; Arenius, P.; Hay, M.; Minniti, M. (2004): Global Entrepreneurship Monitor. 2004. Executive Report, Babson College and London Business School.
