Kontzeptua

Global Entrepreneurship Monitor

GEM Proiektuaren 2007ko edizioak ezagutarazi zuenez euskal biztanleri helduaren %6,4a 42 hilabetera arteko enpresa ekimenetan murgildurik dago. Urte honetako EAEko jarduera ekintzailearen hazkundea garrantzitsua izan da, aurreko hiru edizioetako datuak baino ia ehuneko puntu bat gorago, %5 eta %5,5ko tasa egonkor samarrean kokatzen gaituelarik.

Igoera honek Finlandia, Hungaria, Norvegia eta Suitzaren pareko tasetan kokatzen gaitu eta EBko batez-bestekoa, %5,4, puntu bat baino gehiagotan gaindituko duela uste da, honela Europako estatuak EAEko aurreko edizioetako datuetan mantendu direlarik.

Hala ere, aurrerapena izanda ere, Espainiako beste Autonomia Erkidegoekin egindako konparazioak, Kanariak, Errioxa eta Balearrak buru daudelarik, ehuneko puntu batean baino gehiagoan batez-bestekoaren azpitik kokatzen gaitu, %7,5.

EAEko TEA (Total Entrepreneurial Activity) indizearen goranzko bilakaera, jaio berritako enpresetara (0-3 hilabete) ausartzen den biztanleri helduaren ehunekoaren etengabeko hazkundearekin bat joan da, honako hau %2,80an kokatzen delarik. Honez gainera, enpresa berriak dituzten biztanleri helduaren ehunekoaren berreskuratze esanguratsua, %3,60, nabaritzen da.

2007ko edizioko daturik aipagarrienetarikoa, finkaturiko enpresetako (42 hilabete baina gehiago) partaide diren euskal biztanleriaren ehunekoaren azterketa da, %4,34. Indize honek, 2005 urtetik etengabe ematen ari den beherapen garrantzitsua erakusten digu. Eta larritzekoa izan daitekeen arren, atzerakada ez doa enpresa itxieraren tasaren gehikuntza batera, maila oso baxuetan jarraitzen duelarik.

Bi datuen konparaziozko kokapenak EBko eta Autonomia Erkidegotako batez-bestekoa baino maila baxuagotan kokatzen gaitu eta nola ez, GEM estatu guztietako batez-besteko globalaren azpitik.

Azkenik, EAEko ekintzaile potentzialei dagokionez gorakada interesgarri bat antzematen da, datozen hiru urteetan enpresa bat eraikitzeko ideia adierazi dutenak dira hauek hain zuzen, aurreko edizioko datua bikoizten duelarik eta 2007an euskal biztanleri helduaren %4,2an kokatuz. Hala ere, GEM inguruko beste estatu eta Espainiako Autonomi Erkidegokoekin eginiko konparaziozko azterketak zerrendako azkeneko postuetara bidaltzen gaitu, ohikoa den legez.