Ekonomilariak

Gimeno Ullastres, Juan

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako eta Zuzenbideko lizentziatua da, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Unibertsitate horretan bertan doktoratu zen.

UNEDeko Ekonomia Aplikatuko (Ekonomia Politikoa eta Ogasun Publikoa) katedraduna da, 1986ko maiatzaren 14tik. Haren ikerketa-lerro nagusiak: fiskalitatea, finantzazio autonomikoa, gizarte-politikak eta errentaren banaketa.

Ikerketa-gai horiei buruzko 22 liburu argitaratu ditu, baita ehun bat artikulu eta liburu-kapitulu ere, beste zenbait azterlanez eta txostenez gain.

Zortzi zientzia-aldizkaritako batzordeko kidea da, baita aldizkari horien eta beste batzuen ebaluatzailea ere.

Ikerketa-sariak: Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko doktoretzako aparteko saria, Ikerketa Fiskalen Institutuarena, eta Ekonomia eta Gizarte Kontseiluarena.

Ekonomia Publikoko eta Osasunaren Ekonomiako doktoretza-programetako koordinatzailea da. 2001ean, UNEDeko Gizarte Kontseiluak Material Didaktikorik Onenaren saria eman zion.

Graduondoko zenbait programatako zuzendaria (Unitate Klinikoen Kudeaketa eta Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeen Kudeaketa).

UNEDeko eta Menendez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko errektoreordea izan da, baita Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko idazkari tekniko nagusia eta Cervantes Institutuko idazkari nagusia ere. Gaur egun, UNEDeko errektorea da.

Comillas Fundazioko, Liburutegi Nazionaleko, Cervantes Institutuko eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak Fundazioko patronatuetako kidea da, eta Universiako Administrazio Kontseiluko kidea.