Hegazkin pilotoak

GARNIER, LEONCE

Abiazioaren aitzindaria. 1910ko apirilaren 1 zenbakidun bere planobakarrekoarekin  Iruñean saiakerako hegaldiak egiten ari zelarik istripu bat jazo zitzaion. 1911 urtean Gasteizko Lakua eremuan Hegaldi Eskola bat zeukan. Apirilean bere Bleriot hegazkinarekin Pau gainean orduko 100 km abiaduran egindako hegaldia zela eta frantziar kazetarien zoriontze kartsuak erdietsi zituen. 1912ko urtarrilaren 18an Donostian egindako erakustaldi bat Kontxan egindako larrialdiko lurreratzean amaitu zuen motorraren matxuragatik. Otsailaren 5ean saiakuntza errepikatu zuen Ondarretako zelaian arrakasta osoz lurreratuz. Hilabete berean Donostia-Pasaia-Irun-Hendaia hegaldia joan-etorria egin zuen 35 minututan. Pirinioetako muga gainditu zuen lehen hegazkinlaria izan zen.